Bideo bat inskribatzean, parte hartzaileek aurkeztutako bideoa (bertako irudi, grafikoak edota diapositibak barne baita musika ere) obra originala dela aitortzen dute. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak ez du inolako erantzukizunik pertsonen artean bideo baten egile eskubideak eskatuz sortu daitezkeen liskarren inguruan.
Bideo bat inskribatzean, parte hartzaileek bideoak beste pertsona baten eskubiderik ez duela urratzen, argitaratzeko egokia dela eta egile eskubide mugarik ez duela aitortzen dute.
Baliteke parte hartzaileek bideoan jabetza publikokoa ez den musika ezin erabiltzea.
Bideo bat inskribatzean, bideoan identifikatzeko moduan agertzen diren pertsona guztiek beren irudiaren erabilera eta bideoan izandako partaidetza baimendu dutela, eta, halaber, lehiaketa honetara aurkezteko eta Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak bideoa egoki ikusten duen moduan erabiltzeko baimena eman dutela aitortzen dute parte hartzaileek.
Parte hartzaileek bideoetan agertzen diren pertsonek Gipuzkoako Foru Aldundiak bideoa erabili ahal izateko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatuko dituztela aitortzen dute, bertan agertzen diren bideo erabilpenerako eskubideetan horrela ezartzen bada.
Bideoa aurkeztean, parte hartzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak hedapen sozialeko jardueratan erabili ahal izatearekin ados daudela aitortzen dute. Bereziki , Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak osotasunean edo atalka erabiltzeko, hedatzeko eta erakusteko eskubidea izango dute.
Pertsona interesdunak emandako datuak dagokion prozedura edo jardueran aurreikusten diren helburuak betetzeko erabiliko dira, soilik eta esklusiboki. Aipatutako datuak ezingo dira, inolaz ere, hirugarrenen eskuetan utzi trataera edo lagapen modura, ez bada, eragindakoaren zalantzarik gabeko baimenik ageri, edo Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 6.2 eta 11.2 artikulutan aurreikusten diren kasuren batean (BOE 298 zenbakia, 1999ko abenduaren 14koa).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, datuen lagatzaileak edozein unetan erabili ahal izango du sarbide, zuzenketa, baliogabetze edo desadostasun eskubidea, horretarako dagozkion arauak betez.


Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua