pausuParte hartzaileek bideo bat edo gehiago aurkez dezakete. Horretarako pausu hauek jarraitu:
Bideoa interneten eskegi/gordeLanak bideo edukietarako prest dauden edozein webetan igo daitezke (EkintaPlayk kanala izango du YouTuben) edo artxiboak trukatzeko guneren batean gorde daitezke; modu horretan, sarbideko URL-a antolatzaileei bidali behar zaie. Bideoa doan ikus daitekeela ziurtatu behar da, inolako mugarik izan gabe. Interneten zintzilikatzen den bideoak «E&P2011» izena izan beharko du aurrez, eta, ondoren, dagokion izenburua ezarriko da.
Formularioa beteBehin bideoa Interneten igota dagoela ondorengo formularioa bete beharko duzu. Formulario honetan kontaktu datuez gain bideoaren link-a ere atxiki beharko da.Bideoaren iraupena gutxienez minutu batekoa izango da eta bi minutukoa gehienez.
Bideoa formatu digitalean egon behar da derrigorrez.
Bideoak 2011eko apirilaren 8ko 23.59.59ak baino lehen eskegi/gorde eta inskribatu. Behin bideoa inskribatu ostean, ezingo da editatu ez eta editatu ostean berriz aurkeztu ere.
Bideoak gerora hedatzeko edo zabaltzeko moduko kalitate teknikoa izan beharko du.
Ez da onartuko Kosmodisean aurkeztutako bideorik. Ekintaplayrako sortuak izan beharko dute.
Eremu guztiak derrigorrez bete behar dira


Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua