Lehiaketaren oinarriak deskargatu PDF formatuan [168Kb]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak bultzatutako lehiaketa da ekintzailetasuna sustatzea du helburu eta Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak Kosmodisea programaren barruan bultzatutako lehiaketa da ekintzailetasuna sustatzea du helburu eta Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak.
Ekimen sena Europak honela definitzen du: ideiak ekintza bihurtzeko gaitasuna. Gaitasun hori lotuta dago sormenarekin, ekimenarekin, berrikuntzarekin eta arrisku-hartzearekin, baina baita norbere helburuak lortzeko proiektuak planifikatu eta kudeatzeko gai izatearekin ere. Gu guztiok garatzen dugu gaitasun hori gure eguneroko bizitzan, etxean, gizartean, lantokian, orobat jakitun garelako gure lana garatzen dugun testuinguruan ematen diren aukerak aprobetxatu behar ditugula, eta era berean ekintzailetza dela gizartean edo merkatuan behar diren beste gaitasun eta ezagutza zehatzago batzuen oinarria. Horrebestez, ekintzailetzak gobernantza onuragarria bultzatu behar du, bere baitan balio etikoak jasotzen dituen bitartean.
Gure ustez:
“II. EkintaPlay bideo lehiaketa” helburu batekin sortu zen: Gipuzkoako ikasleei ekimen zentzuari eta kultura ekintzaileari buruz gogoeta egiteko aukera ematea. Kultura ekintzailea zentzu zabalean hartuta, horretarako, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak aurkezten diren bideoak erabili ahal izango ditu gerora, ekintzailetasuna gizartera zabaltzeko egiten diren jardueretan.
Bideoak eskegi eta inskribatu edo “EkintaPlay”ra bidali ahal izango dira 2011ko apirilaren 8ko 23:59:59ak arte.
Ekintzailetasunarekin lotura duten pertsonek osatutako epaimahaiak ebaluatuko ditu bideoak eta irabazleak zeintzuk diren aukeratu. Gehienez ere 15 sari egongo dira kategoria eta mailatan bereizita.
Lehiaketaren emaitza 2011ko maiatzean plazaratuko da Kosmodiseako ekitaldian.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamatuaren asmoa orotara hamabost sari ematea da, 5 hezkuntza mailatan banatuak:
Bideo irabazle bakoitzak 500 Euroko saria jasoko du, bigarren eta hirugarren sailkatzen diren bideoek 300 Euro eta 200 Euro jasoko dituzte hurrenez hurren.
Zenbateko horiek pertsona irabazleak hautatzen dituen TIC produktuekin trukagarri izango dira. Sari bakoitzari ezartzen zaion zenbatekoa finkoa izango da eta ez dira kontuan hartuko bideoak ekoizteko gastuak ez eta bestelako gasturik ere.
Pertsona irabazleari sariaren berri ematea ezinezkoa bada edo eskatutako informazioa aurkezten ez bada, ez da saririk emango.
Aurkeztutako lanak ebaluazio irizpideen mailara heltzen ez badira organizazioak eta epaimahaiak horrela erabakiz gero, kategoriaren bat hutsik uzteko eskubidea du. Jarraitutako irizpideak berdinak izango dira lan guztietarako.
Lehiaketa Gipuzkoan bizi diren ikasle ez unibertsitarioei zuzendua dago.
Bideoak ezingo dira eskubide pertsonalen edo inoren jabetzaren aurkakoak izan. Aurkezten diren bideoak foro publiko batean hedatzeko modukoak izan behar dute.
Ez da onartuko Kosmodisean aurkeztutako bideorik. Ekintaplayrako sortuak izan beharko dute.
Lehiaketa honetan parte hartzen dutelarik partaideek arauak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute. Erabaki horiek behin betikoak izango dira edozein alderdiri dagokionez.
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua ez da bideoetan agertutako edukien arduradun egingo.
Bideo onargarriak epaitzeko jarraian ematen diren irizpideak erabiliko dira:
Parte hartzaileek bideo bat edo gehiago aurkez ditzakete. Horretarako pausu hauek jarraitu.
Interneten eskegi/gorde:
Lanak bideo edukietarako prest dauden edozein webetan igo daitezke
(EkintaPlayk kanala izango du YouTuben) edo artxiboak trukatzeko guneren
batean gorde daitezke; modu horretan, sarbideko URL-a antolatzaileei bidali behar
zaie. Bideoa doan ikus daitekeela ziurtatu behar da, inolako mugarik izan gabe.
Interneten zintzilikatzen den bideoak «E&P2011» izena izan beharko du aurrez,
eta, ondoren, dagokion izenburua ezarriko da.
Parte hartzeko bete beharreko fitxa www.ekintaplay.net helbidean eskura daiteke. Behin fitxa bete ostean info@kosmodisea.net helbidera bidali beharko da posta elektronikoz.
Baldintza orokorrak:
Bideoen iraupena gutxienez minutu batekoa izango da eta bi minutukoa gehienez.
Bideoak formatu digitalean egon behar dira derrigorrez.
Bideoak 2010eko apirilaren 8ko 23.59.59 baino lehen eskegi/gorde eta inskribatu. Behin bideoa inskribatu ostean, ezingo da editatu ez eta editatu ostean berriz aurkeztu ere.
Bideoak gerora hedatzeko edo zabaltzeko moduko kalitate teknikoa izan beharko du.
Bideo bat inskribatzean, parte hartzaileek aurkeztutako bideoa (bertako irudi, grafikoak edota diapositibak barne baita musika ere) obra originala dela aitortzen dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamenduak ez du inolako erantzukizunik pertsonen artean bideo baten egile eskubideak eskatuz sortu daitezkeen liskarren inguruan.
Bideo bat inskribatzean, parte hartzaileek bideoak beste pertsona baten eskubiderik ez duela urratzen, argitaratzeko egokia dela eta egile eskubide mugarik ez duela aitortzen dute. Baliteke parte hartzaileek bideoan jabetza publikokoa ez den musika ezin erabiltzea.
Bideo bat inskribatzean, bideoan identifikatzeko moduan agertzen diren pertsona guztiek beren irudiaren erabilera eta bideoan izandako partaidetza baimendu dutela, eta, halaber, lehiaketa honetara aurkezteko eta Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak bideoa egoki ikusten duen moduan erabiltzeko baimena eman dutela aitortzen dute parte hartzaileek.
Parte hartzaileek bideoetan agertzen diren pertsonek Gipuzkoako Foru Aldundiak bideoa erabili ahal izateko beharrezkoak diren agiri guztiak sinatuko dituztela aitortzen dute, bertan agertzen diren bideo erabilpenerako eskubideetan horrela ezartzen bada.
Bideoa aurkeztean, parte hartzaileek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak hedapen sozialeko jardueratan erabili ahal izatearekin ados daudela aitortzen dute. Bereziki, Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak osotasunean edo atalka erabiltzeko, hedatzeko eta erakusteko eskubidea izango dute.
Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua proiektuaren helburuetako bat da bere ekimen guztietan generoperspektiba txertatzea.
Pertsona interesdunak emandako datuak dagokion prozedura edo jardueran aurreikusten diren helburuak betetzeko erabiliko dira, soilik eta esklusiboki.
Aipatutako datuak ezingo dira, inolaz ere, hirugarrenen eskuetan utzi trataera edo lagapen modura, ez bada, eragindakoaren zalantzarik gabeko baimenik ageri, edo Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legeko 6.2 eta 11.2 artikulutan aurreikusten diren kasuren batean (BOE 298 zenbakia, 1999ko abenduaren 14koa).
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, datuen lagatzaileak edozein unetan erabili ahal izango du sarbide, zuzenketa, baliogabetze edo desadostasun eskubidea, horretarako dagozkion arauak betez.


Batxilergoa