
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak Kosmodisea programaren barruan bultzatutako lehiaketa da ekintzailetasuna sustatzea du helburu eta Unibertsitatetik kanpo dauden hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak.

Ireki da izena emateko epea. Bideoak “EkintaPlay”n eskegi eta inskribatu ahal izango dira 2011eko apirilaren 8ko 23:59:59ak arte.
Ez itxaron gehiago!

Guztira 15 sari emango dira, hiru, hezkuntza maila bakoitzeko.
Bideo irabazle bakoitzak 500€ko saria jasoko du eta IKT produktuengatik trukagarriak izango dira.
Bigarren eta hirugarren saria jasotzen duten pertsonek 300€ eta 200€ko sariak jasoko dituzte hurrenez hurren, hauek ere IKT produktuengatik trukagarri.

Izena ematea oso erraza da!
Irakur itzazu lehiaketaren oinarriak. Bertan lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
Behin zalantza guztiak argituta, joan izen emate formulariora eta bertan eskatzen zaizkizun datuak bete.

Gure erronka, kutsadura murriztea da, sari moduan, mundu osasuntsuagoa lortzeko. Denok jarri behar dugu gure aldetik. Denok egin behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena egin ez dezaten.
bIDEO BAT EGITEKO JARRAITU BEHARREKO IRIZPIDE BATZUK


Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua